XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

@- Irabazi hori zertan datzan, azter daiteke lehenengo irakurgaitik.

Gizon-emakumeok biziarekin eta heriotzearekin ari gara jokatzen.

Eta eliztar izanez Jesukristori jarraitzeak bizira darama.

Beste inon aurki ez daitekeen bizira.

Alderdi honetatik Loiolako Inazio garrasi ozena da gaurko gizartearentzat.

Gauza asko bai, aurrerapena bai, baina ze gauza eta ze aurrerapen?

Triste, bizirik gabe, barrutik errea... horrela ageri da gure gizakia.

Jainkoaren esperientzia sakonean izan ezik, gizon-emakumeak ez du bere giza-bokazioa bete-betean aurrera ateratzeko egokierarik izango.

Inaziok erabateko eta era beteko aukera jartzen digu aurrean: Ebanjelioaren aukera egin beharra daukagu.

Aukera hori Santiago egunean zertxobait ikutu genituen.

- Aukera horren gordintasuna bigarren irakurgaiak ematen digu: Nahiz jan, nahiz edan... dena Jaungoikoaren aintzarako.

Guztiei ematen diet atsegin.

Inaziok bere bizitza Jainkoa eta gizon-emakumeak zerbitzeko bokazio bezala sumatu zuen.

Eta hartara eman zuen bere bizitza guztia.

Ez zion inori gaizbiderik eman nahi.

Eta, alderdi honetatik, Jainkoaren eta gizonen kausaren alde erabat grinatua ikusten dugu Loiolakoa.

Sortu eta eratu zuen lagundia era grina horren eragina izan zen inolaz ere.

Eta grina horren eraginez eraberritu zuen bere garaiko eta geroko gizartea.

Guzti hauen argigarri Inazioren bizitzako pasarterik aipatu nahi balitz, hobe!.

- Gure herriko Elizarentzat eta eliztar bakoitzarentzat ze irakaspen du Inaziok?.

- Aitorpena etenik gabe berriztatu beharra Jesusen aldeko Eliza agertu behar du gureak.

Jesukristo zorion eta askatasun bete bezala aitortzen duen elkarte.

Aitorpen horretatik ezin saihets daiteke inoiz.

Antolaketak, hitzak, ihardunak... dena ongi dago aitorpena sakontzera eta tinkatzera eramaten baldin bagaitu.

- Biziaren alde jokatu behar da.

Eta bizia Jesukristoren jarraipidean mamitzen da.

Alderdi honetatik, gure gizartean inolako irabazi baliozkorik ez duen eskaintza oro salatu beharra dauka Elizak.

Inazioren antzera zertarako du gizonak? hotsegingo duten gizon-emakumeak behar dira.

Eliza salatari ausarta!.

- Jainkoa eta gizon-emakumea grina dituen Eliza eskatzen digu Inaziok.

Inolako lotsarik gabe Jainkoa amets eta oihu duen Eliza.

Norbait berritua atera dadin gaurko festatik.

Loiolako Zaindariak babes gaitzala!.